eskola

Soinuak Musika Eskola 2000. urtean sortu zen. Hasieratik, helburuenetariko bat, praktika musikala dibertigarria eta motibagarria izatea izan da, baina aldi berean, musika maila ona bermatzea eta kalitatezko musika hezkuntza bat eskaintzea.

Adin guztietako pertsonentzat bideratutako musika irakaskuntza bat eskeintzen du (3 urtetik aurrera). Tratu pertsonala errezagoa da, eskola txiki bat garelako. Soinuak ikasle bakoitzaren beharrei erantzuna ematen dien akademia pribatu bat da.

Andoainen errotuta:

Andoaingo jaietan eta kultur ekintzetan parte hartzen dugu. Inauterietan, Santa Krutzetan, San Juanetan…

Herriko ohiturak bizirik mantentzen, Santa Ageda, Gabon kantak, Andoaingo gudua… Andoainen gaudelako.

Beste talde kulturalekin ekintza desberdinak bultzatuz, Haurren Euskal Jaialdia, Andoaingo Akordeoi jardunaldiak, Gazte lokalarekin, Urki dantza taldearekin, andoaindarren omenaldiak

Herritik kanpo partehartzen ditugun ekintzak:

Beste musika eskolekin trukeak egiten ditugu, urte hauetan Astigarragako Norberto Almandoz musika eskola, Donostiako musika eta dantza eskola, Noroabe musika eskola, Getafeko kontserbatorioa

Akordeoi topaketak: Barañain, Tolosa, Lezo, Mutriku, Elgoibar, Hernani eta Donostia Emusik 2016, Deba 2014, Hondarribi 2014, Errenteria 2015.

Lehiaketetan parte hartzen dugu:

“Concurso internacional de acordeón de Torrelavega” (Cantabria), Arrasateko akordeoi lehiaketetan, Elgoibarko talde instrumentaleko lehiaketa…

Non gaude:

Doktor Huizi kalean 6, baxua

Gurekin kontaktatzeko: soinuak@soinuak.net